Iritsi berrien ongi etorri inkestaren pribatutasun adierazpena

From the Wikimedia Foundation Governance Wiki
Jump to navigation Jump to search

Adierazpen honek azaltzen du nola bildu, erabili eta partekatzen duen Wikimediak inkestarekin jasotako informazioa. Mesedez, kontuan izan hau itzulpen bat dela eta ezberdintasunik balego euskarazko testuaren interpretazioaren eta ingelesezkoaren artean ingelesezko bertsioa izango dela kontuan hartu beharrekoa.

Inkestaren helburua

Zure erantzunak eskertzen ditugu! Inkesta honek lagunduko digu jakiten erabiltzaileek zer lortu nahi duten Wikipedian, asistentzia zuzena emateko aukera emango digu eta, potentzialki, erantzun horien bidez tresna berriak sor ditzakegu.

Zer informazio biltzen dugun

Inkesta honek zuk galderei emandako erantzunak biltzen digu; bi erantzun mota daude: erantzun multzo-finko bat dutenak, eta guztiz askeak diren erantzunak. Zure erabiltzaile izena eta zein hizkuntza erabiltzen ari zaren automatikoki bilduko dugu. Zure e-posta ematea erabaki baduzu, zure kontuaren hobespenetan jasoko da ere, baina ez da bilduko inkesta honen erantzunekin batera.

Informazioaren partekatzea eta ohartarazpena

Inkesta honen emaitzak publikoki partekatuko dira ondoren azalduko dugun eran. Erantzun mugatuen datu agregatuak, eta erantzun askeen multzo aukeratu bat, gordinean, eta modu anonimoan, argitaratu dira mediawiki.org webgunean. Horregatik, eskatzen dizugu ez erabiltzea zure benetako izena, erabiltzaile izena, e-posta helbidea edo beste datu pertsonalik erantzun aske horietan. Editatzeko laguntza eskuratzeko kontakatua izatea eskatzen baduzu, Wikimedia Fundazioak e-posta bidez jarriko da zurekin harremanetan horretarako.

Datu gordinak Wikimediako langile, kontratatutako enpresek eta boluntarioek baino ez dituzte ikusiko, prozesatzeko helburuarekin; pertsona guzti horiek informazioa ez partekatzeko beharra dute, azpian azaltzen diren kasuetan izan ezik.

Legeak hala eskatuko balu, zure baimena dugunean, gure eskubideak, pribatutasuna, segurtasuna, beste erabiltzaileak edo publiko orokorra babestu behar dugunean eta Erabilera baldintzak edo beste Wikimediako arau bat betearazi behar ditugunean informazioa partekatu dezakgu.

Inkestaren erantzunen lizentzia

Galdera askeak erantzuten duzunean onartzen duzu erantzun horiek biltzea, eta ados zaude horiek domeinu publikoan jartzearekin Creative Commons Zero 1.0 lizentziapean (testu osoa ikusteko: https://creativecommons.org/publicdomain/zero/1.0/).

Informazio garrantzitsua

Wikimedia Fundazioa mundu mailako erakunde bat da ezagutze libre eta irekia promozionatzeko helburuarekin sortua. Zure erantzuna bidaliz ulertzen duzu Wikimedia Fundazioari bidalitako informazioa bildu, transferitu, gorde, prozesatu eta erabili daitekeela Ameriketako Estatu Batuetan gure Pribatutasun Adierazpenak dituen oinarriekin. Era berean, ulertzen duzu informazio hori bidali dezakegula AEBtatik beste hirugarren herrialde batera, non leggeak eta datuen babesa ezberdina izan daitekeen, aurretik aipatutako helburu guztiak bete ahal izateko.

Wikimediak ulertzen du erabiltzaileen pribatutasunaren garrantzia. Horregatik, lan egiten dugu erabiltzaileak informazioaren barreiatze ez-baimendutik babesteko. Inkesta honetan jasotako datuak ezabatu, anonomizatu edo agregatuko dira urte honetan zehar. Ikusi gure datuak gordetzeko irizpideak informazio gehiagorako.

Galderak baidtuzu, zuzendu itzazu mesedez bevellin@wikimedia.org helbidera.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

Wikimedia Foundazioa