Jump to content

Pribatutasun Politika/Hitz gakoen glosarioa

From Wikimedia Foundation Governance Wiki
This page is a translated version of the page Policy:Privacy policy/Glossary of key terms and the translation is 64% complete.
Outdated translations are marked like this.

Wikimedia Foundation Privacy Policy Glossary of Key Terms

APIak

Ingelesez “application programming interface” edo “API” deritzon hori komunikazio protokolo bat da; horren bidez, software osagaiak bata bestearekin komunikatu ahal dira. MediaWiki APIari esker, adibidez, hirugarrenen software tresnak Mediawiki orriekin komunikatu ahal dira (Wikimedia orriak barne) ekintza jakin batzuk egiteko, hala nola, orriak irakurri zein editatu, automatikoki eta urrutitik. Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

Nabigatzaileak

“Nabigatzaileak” software aplikazioak dira, jendeak Interneten sartzeko erabili ohi dituenak. Nabigatzaile ezagunenak honako hauek dira: Chrome, Firefox, Safari eta Internet Explorer. Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

“Cookie-ak” zure ordenagailuan, sakelakoan edota Wikimedia orrietan sartzeko erabiltzen duzun beste edozein gailutan gordetzen ditugun fitxategi txikiak dira; oro har, erabiltzailea identifikatzeko eta jarraipena egiteko erabiltzen dira. Epe jakin bat igaro ondoren, cookie-ak iraungi egiten dira; epe hori, ordez, ez da beti berdina, cookie-aren xedearen eta nabigatzailearen ezarpenetan zehaztutakoaren araberakoa baizik. “Saioko” cookie-ak nabigatzailea edo sakelakoetarako aplikazioa ixtean iraungitzen dira. Cookie “iraunkorrak”, berriz, zure gailuan gordeta geratzen dira, nahiz eta nabigatzailea edo sakelakoetarako aplikazioa itxi. Cookie iraunkorren indarraldia guk zehaztuko dugu (hala ere, nahi izanez gero, eskuz ezabatu dezakezu). Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

Nahi baduzu, cookie-ak desgaitu ahal dituzu zure nabigatzailearen ezarpenetan.

Do Not Track

"Do Not Track" edo "DNT" delakoaren bidez, nabigatzaileak bisitatzen duzun webguneari adierazten dio ez duzula nahi hirugarrenek zure ekintzen berri izatea, baldin eta beren webgunea bisitatu ez baduzu, adibidez, analisi-zerbitzuek, publizitate sareek eta plataforma sozialek. Mekanismo hori erabiltzean, nabigatzaileak seinalea bidaltzen du, eta horrekin adierazten du ez duzula nahi zure datu pertsonalik (zehazki, webgunean egiten duzunari buruzko informazioa) hirugarrenekin partekatu dadila. Zure nabigatzaileak DNT seinalea bidaltzen duenean, webgunearen arduradunak (pertsona zein erakundea) eskaera hori onartzea edo bazter uztea erabaki dezake.

GPS

Posizionamendu globaleko sistema (ingelesez, “global positioning system” edo GPS) satelite bidezko nabigazio sistema da; horren bidez, seinaleak jasotzeko diseinatuta dauden gailuak une bakoitzean non dauden jakin daiteke, adibidez, autoetako nabigazio sistemak edo sakelako telefonoak. Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

Internet Protocol Address

“IP helbidea” (ingelesez, Internet Protocol Address edo “IP address”) Internet konexioa duen gailu bakoitzari esleitutako zenbaki errepikaezina da. Baliteke zure IP helbidea beti berdina ez izatea, nahiz eta gailu berbera erabili; adibidez, proxy zerbitzari bai edo sare bat erabiltzen baduzu. Oro har, IP helbideak gailuaren kokapen geografikoaren eta zure Internet zerbitzuaren hornitzailearen arabera esleitzen dira, hortaz, baliteke informazio horrekin zure kokalekua ere deduzitzea. Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

JavaScript

"JavaScript" programazio-lengoaia estandarra da, eta egun webgune gehienetan erabiltzen da. Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

Biltegiratze lokala

“Biltegiratze lokala” ("Web-biltegiratzea" ere deitua) da webguneek erabiltzen duten modua informazioa “lokalean” (hau da, erabiltzailearen gailuan, eta ez web-zerbitzarien batean) gordetzeko, eta geroago informazio hori berrerabiltzeko. Esaterako, LocalStorage erabiltzean, erabiltzaileen bisitak bere ordenagailuan gorde daitezke, horiek zenbatu eta guri bidali. Hala, erabilerari buruzko datu interesgarriak jasotzen ditugu (bisita-zenbatzailea), baina ez dugu jasotzen erabiltzaile bakoitzari buruzko informazio zehatzik.

Metadatuak

“Metadatuak” fitxategiei (adibidez, argazkiak edo bideoak) buruzko informazio osagarria dira. Adibidez, argazki baten kasuan, honako hauek biltzen dituzte: erabili den gailuaren fabrikatzailea, modeloa, argazkiaren data eta ordua, esposizio-denbora, foku-distantzia, ISO abiadura eta F zenbakia. Zenbait metadatu gailuak barneratuta ditu; beste batzuk, ordea, gailuaren jabeak erregistratzen ditu. Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

Sistema eragilea

“Sistema eragilea” zure gailuak funtzionatzeko behar den software programa da; besteak beste, fitxategien jarraipena egiteaz, teklatuan idazten duzuna interpretatzeaz eta pantailan bistaratzeaz arduratzen da. Sistema eragilerik ezagunenak honako hauek dira: Linux (GNU/Linux ere deitua), iOS, Windows, Mac OS X eta Android. Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

Proxy zerbitzariak

“Proxy zerbitzaria” bitartekaria da zure gailuaren eta gailuari informazioa ematen dion (webgune batera konektatzea, fitxategiren bat eta abar) zerbitzariaren artean. Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

Jarraipen pixela

“Jarraipen pixelak” (“web balizak”, “GIF gardenak”, “pixel GIFak” edo “pixel etiketak” ere deituak) irudi txiki eta ikusezinak dira, Wikimedia orrietako edo guk bidalitako mezuei lotutako jardueraren jarraipena egiteko balio dutenak. Publizitatearekin lotu ohi dira, baina guk ez ditugu helburu horrekin erabiltzen, ez eta haien bidez eskuratutako informazioa saltzen edo alokatzen ere. Jarraipen pixelen bitartez eskuratutako informazioa Pribatutasun Politika honetan ezarritako kasuetan eta moduan soilik partekatuko da hirugarrenekin. Horiei esker, funtzionalitate, jakinarazpen eta produktu jakin batzuk eraginkorrak diren edo hobetu behar diren egiaztatzen dugu. Irakurri gehiago Wikipediari buruz.

Pribatutasunarekin lotura duten orriak