Pribatutasun Politika/Laburpena

From Wikimedia Foundation Governance Wiki
This page is a translated version of the page Policy:Privacy policy/Summary and the translation is 96% complete.
Pribatutasun Politika
This is a summary of the Privacy Policy. To read the full terms, click here.
Deskargua: Laburpen hau ez da sartzen Pribatutasun Politikan, eta ez da lege-dokumentua. Laguntza txikia besterik ez da, Pribatutasun Politika ulertzen laguntzeko. Nolabait esateko, Pribatutasun Politikaren interfaze berezia, erabiltzaileei egokitua.

Gure ustez, ez duzu zertan informazio pertsonalik eman jakintza libreko ekimen batean parte hartzeko, alegia, honako hauek egiteko.

Wikimedia orriak nola erabiltzen diren jakin nahi dugu, zuretzat ahal bezain egokiak izan daitezen; horretarako, zugandik informazioa jasotzen dugu honako hauek egiten dituzunean:

Hona hemen hartu ditugun konpromisoak:

Ez ahaztu:

  • Wikimedia orrietan argitaratzen edo aldatzen duzun oro publikoa izango da, eta beti egongo da ikusgai.
  • Saioa hasi gabe Wikimedia orri batean edukiak txertatzen edo aldaketak egiten badituzu, eduki edo aldaketa horiek publikoak izango dira, eta edonork ikusteko moduan artxibatuko dira; edukiak eta aldaketak zure IP helbideari lotuta egongo dira, izan ere, saioa hasi ezean, ezin dira lotu erabiltzaile-izenarekin.
  • Komunitateko editore eta laguntzaile boluntarioek politika propioa dute. Wikimedia orrien zenbait kudeatzailek, komunitateak hautatuak, tresna bereziak erabiltzen dituzte publikoa ez den informazioa atzitu ahal izateko, duela gutxi egindako ekarpenei lotuta; hala, Wikimedia orriak babestu eta politikak betearazten dituzte.
  • Pribatutasun Politika hau ez zaie aplikatzen Wikimedia fundazioaren orri eta zerbitzu guztiei, adibidez, pribatutasun politika propioa duten orri eta zerbitzuei (Wikimedia denda kasu), ez eta hirugarrenen orri eta zerbitzuei ere (esate baterako, Wikimedia hodei zerbitzuetan hirugarrenek abiarazitako proiektuak).
  • Mundu mailan hezkuntza eta ikerketa sustatzeko konpromisoa hartua dugunez, noizean behin, informazio publikoa eta pertsonala ez den bestelako informazio osagarria zabaltzen dugu, datu-iraulketen eta datu-multzoen bidez.
  • Wikimedia fundazioa eta erabiltzaileak babeste aldera, Pribatutasun Politika honekin ados ez bazaude, ez erabili Wikimedia orriak.
Pribatutasunarekin lotura duten orriak