Jump to content

Wikimedia Foundation Confidentiality Agreement for Nonpublic Information

From Wikimedia Foundation Governance Wiki
This page is a translated version of the page Legal:Confidentiality agreement for nonpublic information and the translation is 90% complete.
Outdated translations are marked like this.

Konfidentzialtasun akordioa - Publikoa ez den informazio pertsonala

Zure ekarpena Wikimedia mugimenduan, zerbitzuen eta babesaren bidez, ezinbestekoa da, eta gure proiektuek arrakasta izateko zu bezalako Wikimedia kide baimendunen laguntza behar dugu. Horretarako, sarbidea emango dizugu publikoak ez diren datu pertsonaletara, erabiltzaileen informazio pribatua barne. Akordio honen bitartez, zuk eta Wikimedia fundazioak konpromisoa hartzen dugu informazio hori babesteko. Zure eta Wikimedia fundazioaren arteko konfidentzialtasun akordio hau sinatu (sinadura digitalarekin) eta bidaltzean, adierazten duzu gutxienez X urte dituzula, dokumentua berrikusi duzula eta bertan esandakoarekin ados zaudela.

publikoa ez den informazio pertsonala. Publikoa ez den informazio pertsonala informazio pribatua da, alegia, erabiltzailearen informazio pribatua. Horrelako datuak jasoko dituzu Wikimediako kide baimenduna izanik eskura jarriko dizkizugun tresnen bidez, edota beste erabiltzaile baimendun batzuengandik. Publikoa ez den informazio pertsonala dira, adibidez, "informazio pertsonala" Wikimediaren Pribatutasun Politikan definituta dagoen bezala, IP helbideak eta pertsonak identifikatzeko balio duten bestelako datuak, betiere, publikoak ez direnak. Alabaina, ez da talde horretan sartzen erabiltzaileak Wikimedia proiekturen batean publiko egindako informazioa.

Salbuespenak publikoa ez den informazio pertsonalean. Ez dira hartzen publikoa ez den informazio pertsonaltzat (a) zabaldu denean jadanik edonoren eskura zegoena; (b) zuk zeuk publiko egin ondoren zabaldutakoa, hortaz, politika honetan ezarritakoa urratu gabe; (c) zabaldu denean zure eskuetan zegoena (horren idatzizko frogak daude), eta Wikimediaren aurreko beste politika baten konfidentzialtasun klausula batean araututa zegoena; ez eta (d) legez zuk zeuk zabaldu behar duzuna; halaber, konpromisoa hartzen duzu WMFri berehala emateko lege-eskakizun horren berri, eta informazioa zabaltzeari lotutako kautela-neurriak betetzeko.

Komunitateko kide baimendunak. Wikimedia komunitateko kide baimendunak dira komunitate edo fundazio mailako prozedura baten bitartez ahaldundutako erabiltzaileak, Wikimediaren Pribatutasun Politikan araututako informazioa atzitu ahal izateko. Ahaldundutako kideen artean daude erabiltzaileen edo beste kide batzuen informazio pertsonala (publikoa ez dena) ikusteko balio duten tresnak erabiltzeko baimena dutenak; besteentzat ikusgai ez diren edukiak eta erabiltzaileen datu pertsonalak eskura dituztenak; eta publikoa ez den informazio pertsonala eskura duten garatzaile boluntarioak. Wikimedia komunitateko kide baimendunak dira, besteak beste, oversighter erabiltzaileak, checkuser erabiltzaileak, garatzaile boluntarioak eta baimendu beharreko zereginak dituzten antzeko erabiltzaileak.

Publikoa ez den informazio pertsonalaren babesa. Honen bitartez, konpromisoa hartzen duzu:

  • Pribatutasun Politika, Publikoa ez den informazio pertsonala atzitzeari buruzko politika eta publikoa ez den informazioari buruz aplikatzekoak diren komunitatearen bestelako politikak betetzeko;
  • Publikoa ez den informazio pertsonalik ez zabaltzea, politika hauek baimentzen duten kasuetan izan ezik;
  • Zure kontua babesteko, beste inork erabili ez dezan;
  • Wikimedia komunitateko kide baimendua izanik, beharrezkoa den neurrian soilik atzitzea, erabiltzea eta zabaltzea publikoa ez den informazio pertsonala; eta
  • Posta elektronik toa check-disclosure@wikimedia.org bidali publikoa ez den eta hirugarrenekin partekatu nahi duzun informazio pertsonalaren berri emateko, adibidez, legez hala eskatzen zaizulako, informazioa zabaldu baino 10 egun lehenago, gutxienez.

Akordioa urratzea. Akordio hau urratzen bada eta, ondorioz, inork baimenik gabe publikoa ez den informazio pertsonala atzitzen, erabiltzen edo zabaltzen badu:

  • Berehala jakinaraziko diozu Wikimedia fundazioari;
  • Wikimedia fundazioak hala eskatzen badizu, publikoa ez den eta eskura duzun edo zure kontrolpean dagoen informazio pertsonal oro ezabatu edo suntsituko duzu;
  • Publikoa ez den informazio pertsonalera duzun sarbidea kenduko zaizu; eta
  • Wikimedia fundazioak bidezko lege neurriak hartuko ditu, alegia, kautela-neurriak; eta, akordioa nahita urratu bada, kalte-ordaina eskatuko du.

Beste batzuk. Horrez gain, onartzen duzu:

  • Akordio honek ez duela inolako lan-harremanik (kontratazioa, elkartzea edo baterako negozioa) sortzen zure eta Wikimedia fundazioaren artean;
  • Ezin dituzula eskuordetu akordio honen arabera dituzun eskubide eta betekizunak;
  • Zu zarela publikoa ez den informazio pertsonala atzitzen eta erabiltzen duzun moduaren erantzule bakarra, eta Wikimedia fundazioak edo beste erabiltzaile baimendun batzuek zure jarduera eta kontua berrikusi ahal izango dutela; eta
  • Akordio hau Kaliforniako estatuko eta Ameriketako Estatu Batuetako legediaren menpe dago (lege-printzipioekiko desadostasunak albo batera utzita).

Interfazea

Behean zure izena idatzi, laukitxoa markatu eta “Sinatu dokumentua” ("Sign Document") botoia sakatzean, adierazten duzu zure eta Wikimedia fundazioaren arteko konfidentzialtasun akordioa berrikusi duzula eta bertan esandakoarekin ados zaudela. Zure betebeharrak, besteak beste, honako hauek dira:

(1) Publikoa ez den informazio pertsonala isilpean gordetzea, konfidentzialtasun akordio honetan azalduta dagoen moduan;
(2) Informazio hori hirugarrenekin partekatu behar dela uste baduzu, adibidez, legeak hala eskatzen duelako, Wikimedia fundazioaren idatzizko baimena izatea informazioa zabaldu baino lehen;
(3) Wikimediaren Pribatutasun Politikan etaPublikoa ez den informaziorako sarbideari buruzko politika(e)(a)n ezarritakoa betetzea; eta
(4) Zure kontuari, hau da, sarbidea duen edo izan nahi duen kontuari, lotutako helbide elektroniko baliagarria ematea Wikimedia fundazioari.

Miscellaneous text for translation purposes

Behean zure izena idatzi, laukitxoa markatu eta “Sinatu dokumentua” ("Sign Document") botoia sakatzean, adierazten duzu zure eta Wikimedia fundazioaren arteko konfidentzialtasun akordioa eta OTRS erabiltzaileen konfidentzialtasun akordioa berrikusi dituzula, eta bertan esandakoarekin ados zaudela. Zure betebeharrak, besteak beste, honako hauek dira:

Konfidentzialtasun akordio orokorra - Publikoa ez den informazio pertsonala

VRTS erabiltzaileen konfidentzialtasun akordioa - Publikoa ez den informazio pertsonala

Bidali

Pribatutasunarekin lotura duten orriak